MATRIKULA BALIOGABETZEA ETA DEIALDIARI UKO EGITEA
MATRIKULA BALIOGABETZEA
Matrikula ezeztatuz gero, eskatzailea bajan izango da matrikulatutako modulu profesional guztietan
“Matrikula baliogabetzearen eskabidea” eta agiri egokiak abenduaren 31 baino lehen aurkeztu behar dira eta baietsiko dira ondoko inguruabar hauetakoren bat gertatzen den guztietan:
• Matrikulatuta egotea.
• Ikastetxeko zuzendariari bidali beharko diote eskaera.
• Ondoko inguruabar hauetakoren bat gertatzen bada, egiaztagiria aurkeztu beharko da:
o Ikaslea luze gaixo egon izana
o Ikaslea lanean hastea eta horrek ikasleari galaraztea ikasketetan ohiko moduan aritzea.
o Ohiz kanpoko beste inguruabar batzuk, eskabidea zuzendu zaion ikastetxeko zuzendariak hautemanak.
“Matrikula baliogabetzearen eskabidea” pertsonalki egin beharko da da ikastetxeko idazkaritzan
DEIALDIARI UKO EGITEA
Lanbide modulu bakoitzerako aurreikusitako deialdiak agortzea ekiditeko, erdi eta goi mailako Heziketa Zikloetan matrikulatutako ikasleek bi aldiz uko egin diezaiokete ziklo horietako lanbide moduluetako bakoitzean ebaluatuak eta kalifikatuak izateari.
“Deialdiari uko egiteko eskabidea eta egiaztagiri egokiak”, ikastetxeko zuzendariari helarazi behar zaio ukatu den ebaluazioa baino hilabete bat lehenago gutxienez.
Ikasleak, uko egiteko asmoa duen modulu edota moduluetan bi aldiz (2 ikasturte) matrikulatuta egon bada, ez du klaseetara joateko eskubiderik izango.
BALDINTZAK:
• Matrikulatuta egotea.
• Ikastetxeko zuzendariari eskabidea.
• Egiaztagiriak
“Deialdiari uko egiteko eskabidea” pertsonalki egin beharko da ikastetxeko idazkaritzan