URRATSBAT SAREA
EGITASMOAK ETA ZERBITZUAK
Hemen artatzen zaitugu: info@fpbidebietalh.eus eta 944262777
Arreta ordutegia: 9:00etatik 13:30era astelehenetik ostiralera
ALDEZ AURRETIK HITZORDUA ESKATU BEHAR
AURREMATRIKULA ETA MATRIKULA 2023-2024
2023-2024 ikasturteko Heziketa Zikloetarako onarpen-eskaera aurkezteko epea: maiatzaren 8tik 26ra
BERRIAK ikasturtea2023-2024 | |
![]() |
Ibilgailu hibridoak eta elektrikoak mantentzeko Espezializazio Kurtsoa (Erdi Maila)
Ibilgailu hibrido eta elektrikoen sistemen mantentze eta segurtasuna Espezializazio Kurtstoa (Goi Maila) |
![]() | Elkarlaneto robotika Espezializalizazio Kurtsoa (Goi Maila) |
2. Kurtsoa Zuzendaritzari laguntza (Goi Maila) | |
Kontsultatu gure HEZKUNTZA ESKAINTZA |
Enplegurako Prestakuntza - Lanbide ikastaroak
LANBIDERAKO ORIENTAZIO ETA INFORMAZIO ZERBITZUA
Zerbitzu honen helburua da ikasleei eta langileei informazioa eta orientazioa eskaintzea gai hauetan:
- prestakuntza-eskaintzak,
- prestakuntza-ibilbideak,
- enplegua lortzeko aukerak,
- lan-esperientziaren bidez lortutako gaitasunaren ebaluaketa eta beste aurreko ikasketak.
BIDEBIETARACING TALDEA
Aurten, Bidebieta Racing taldeak 3 txapelketa ezberdinetan parte hartzeko asmoa dauka: Euskelec, Hiperbarik eta Green Power.
Gure berri jakin nahi baduzu, sakatu esteka hau:
ETHAZI - ETEKIN HANDIKO ZIKLOAK
Azken Ikasturte hauetan esperientzia atsegina bizi izan dugu ETHAZI (Erronketan Oinarritutako Ikaskuntza) metodologiaren ezarpenarekin, Tknikaren laguntzarekin.
2021-2022 ikasturterako, errendimendu handiko ziklo hauek eskaintzen ditugu: Goi Mailako Administrazio eta Finantzak (egunekoa), Automatizazioa eta robotika industriala eta Fabrikazio mekanikoko produkzioa programatzea, eta Erdi Mailako Mekanizazioa, Karrozeria, Instalazio elektriko eta automatikoak eta Administrazio kudeaketa.
ETHAZIko gure ikasleek, gaitasun tekniko profesionalak lortzeaz gain, gizarteak eta enpresek asko eskatzen dituzten beste gaitasun batzuk ere garatzen dituzte, hala nola ekimena, autonomia, talde-lana, arazoak konpontzea edo gaitasun digitalak...
Metodologia honen indarguneetako bat talde-lana da. Ikasle bakoitzak bere onena ematen dio taldeari, talde-lan horrek planteatutako helburuak lortzen lagun dezan.
Orain arte bizitako esperientziak erakusten digu metodologia honek ahalmen handia duela ikaskuntza-prozesuan zehar lortzen den garapen pertsonal eta profesionalerako.
LANBIDE - ENPLEGURAKO ORIENTAZIO ZERBITZUA
Enplegu zerbitzuen erabiltzaileei arreta pertsonalizatua eta espezializatua eskaintzen die, langabeen enplegagarritasuna hobetzeko eta enplegatuen lana mantendu edo hobetzeko. INFORMAZIO GEHIAGO
Martxoak 8
Martxoaren 8an "txapa ematen da", ikastetxe osoaren parte hartzearekin kontakizun propio bat eraikiz.
Alkarregaz hobeto!
Emakumea eta Neskaren Nazioarteko Eguna
Siempre hemos estado eta beti egongo gara
Kurtso honetan Emakume eta Neskaren Nazioarteko Egunaren ingurua zabalduko dugu. Pasa den ostiralean, otsailaren 11an, egin genuen conCIENCIAte tailerra (Bikain-Batera, Marienea), otsailaren 16an eta 25ean ere egingo dugu.
Mujer LH
Bidebieta LHIK-k bat egin du 2021-12-22an egindako Mujer LH, etorkizuneko ikuspegia jardunaldiarekin, emakumeen talentua sustatzeko eta genero-ikuspegia duen orientazio profesionala garatzeko.
Formakuntza ibilgailu hibridoa
Aste honetan CIFP Bidebieta LHIIko irakasleak Torrelavegan izan dira Elektrizitatearen eta Elektronikaren arloko ikerketa eta prestakuntza Zentroan, ELECTUDE erakundeari lotutako hibrido entxufagarriaren maketa bat ikusten.
Abenduak 3 EUSKARAREN EGUNA
Bihar, abenduak 3, Nazioarteko Euskeraren eguna dela eta, CIFP BIDEBIETA LHIIn egun hotz hauek berotzeko txokolate batekin hasiko den ekitaldi txiki bat prestatu dugu.
Visita empresa TDG
Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioko 1.ko ikasleak TDG enpresara joan gara bisitan eta han tornurako atzapardun platerak eta atzaparrak zelan mekanizatzen diren ikusteko aukera izan dute.
Azaroak 25. Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna
Eskerrik asko, Alicia eta Idoia. Eta eskerrik asko Andoni. Oso interesgarria izan da.
Emakumearen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, azaroaren 25ean, Bidebieta LHIIK bideokonferentzia batean parte hartu du Randstad fundazioarekin lankidetzan, genero-arrakala digitalari buruz, berdintasunerako eta inklusiorako aukera gisa, eta Karrozeriako 2.kurtsoko Andoni Vazquez ikasle batek azaroaren 25ari buruz idatzitako bi testuei buruzko solasaldi dialogiko bat egin dugu.
Testu honen esaldien artean honako hauek aipagarrienak:
- "Ez egin inolako traturik indarkeriarekin, beti galdu egingo duzu".
- "Emakumearen begietara begiratu eta bere sufrimendua ikusi".
- "Gizonak ez zaitu jotzen altua edo baxua, argala edo loditua, tontoa edo inteligentea, lizentziatua edo ezjakina izateagatik... jo egiten zaitu bakarrik emakume izateagatik"
- "Mundua ukabila itxita baino handiagoa da".
Visita empresa Loxam Hume
Azaroak 4an, ostegunean LOXAM HUME enpresa bisitatu genuen Mungian. Bertan makinaria munduko berrikuntzak erakutsi zizkiguten . Bertako delegatu, tailer arduradunak eta pertsonal arduradunak instalakuntza guztiak erakutsi zizkiguten, bertako makinarien berrikuntzak azalduz.
Eskola eta enpresaren arteko harremanak indartzen jarraitzen dugu.
MILA ESKER!!
Fernando III BHIko irakasleen bisita
Jaengo Martos hiriko Fernando III BHIko Zuzendari eta irakasleen bisita atsegina jaso dugu.
Espero dugu esperientzia errepikatzea eta Lanbide Heziketako ikastetxeen artean lankidetzan aritzea.